Páginas

domingo, 16 de mayo de 2010

TRAINERILLAK ELANTXOBEN

Bermeoko ontziak izan dira asteburuan protagonista Elantxobeko uretan jokatu diran Bizkaiko ligako 5.eta 6. jardunaldian. Bermeotarrek Zapatun lehenengo hiru postuetan kokatu ziren eta Domekan be garaipena urdinentzat izan zan Jose Luis Kortaren Kaikuren aurretik. Jose Manuel de Franciscoren mutilak jaun eta jabe izan dira eta bardin izan jake eguraldi ona zein txarra izan.
Eguradia be protagonista izan dogu estropada bietan eta zapatuan ia bertan behera geratu zan estropada baldinta txarrengatik. Azkenean jokatu zan estroapada eta proba kusgarria izan zan. Patroiak eta arraunlarian baldintza txarren kontra pelikan gogor aritu zien eta ikuslearentzat hori ederra izan zan. Domekan baldintzak nahiko hobetu ziren.

Gazte maialan Elantxobek lortu eban garaipena zapatuko estropadan. Lehenengo kaletik bikain aritu ziren elantxobetarrak eta Ondarruri bigarren geratu zan taldeari ia 40 segunduko aldea atera eutsoen. Domekan postuak aldatu ziren eta Ondarrutarrak izan ziran garaile, Elantxobe bigarren ia minutu erdira geratu zan.

Datorren astean Bizkaiko Txapelketa jokatuko da Ondarrun eta faboritoak senior maialan Bermeotarrak dira Kaiku bastertu barik. Gazte maialan Elantxobe eta Ondarru dira faborito nagusiak.

viernes, 7 de mayo de 2010

Ez da Elantxobeko Udalaren 2009.urteko dirulaguntzarik egongo

Elantxobeko Udalak gutun baten bitartez baieztatu dau emoteko egoan 2009.urteko dirulaguntza ez dabela emongo. Gogoan izan 1.800 dirala Elantxobeko Udalak Elantxobe Arraun Elkarteari emon beharrekoa, ba azkenean ez da diru sarrera hori izango elkartean. Krisi ekonomikoa dala honen erruduna be badiñoe gutunean Elantxobeko Udaleko arduradunek.
Idatzian esaten da alegindiuko direla Udaletik 2010.urteko laguntzak emoten.
Azkenengo 20 urte honeetan Elantxobeko Udalak 3.600 euro emoten izan deutsoz Elkarteari urtero 1.800 euroko bi zatitan bananduta. Honegaz batera Estropadako Bandera ordaintzen izan dau, 1.034 euro azkenengo urtean.

Trainerillak Ondarrun.

Asteburu honetan Bizkaiako Trainerilla Ligako jardunaldia jokatuko da Ondarrun. Bihar bertan izango da eta Elantxobek hiru ontzi atarako dauz. Alde batetik gazte maialako trainerilla eta bestetik nagusien maialan ontzi bi izango dira estropadan.
Neskak be bertan izango dira kasu honetan Arkoteren izenagaz egingo dabe arraunean Federazioagaz lortutako akordioak diñon modura.

miércoles, 5 de mayo de 2010

ARC LIGA


PASAI DONIBANE KOXTAPEK GAUR BERTAN BAIEZTATU DAUANEZ EZ DAU b TALDEA arc LIGAN IZANGO. Hasiera batean izena emonda egon bada be azkenean pasaia aldeko taldeak ARC Ligako arduradunei esan deutse bigarren talderik ez dabela izango uretan, aurten beintzat.
Gogoan izan Pasai Donibanek pasadan urtean ACT Ligarako txartela lortu ebala denboraldi bikana burutu eta gero. Ondoren zuzendaritza aldaketa etorri da. Pako Prieto historikoak taldea itzi dau eta orain beste lan talde gazte bat ari da lanean bertan Etxabe bera Kirol Zuzendari legez nagusi dala.
Fitxak 140 inguru daukiez honeetako asko gisonezkoetan senior mailan, 40 inguru. Zenbaki honeek ikusita pasaitarrek bigarren taldea atarateko asmoa agertu eben, ARC Ligan izena be emon eben eta kuota be ordaindu. Baina azkenean ezin izan da eta ARC Ligak bigarren multzoan ez da Pasai Donibanerik izango. Beraz une honetan 16 talde izango ziren izena emonda bigarren multzo honetan.

lunes, 3 de mayo de 2010

Elantxobeko TRainerilla Estropadako Eremua.


Hona hemen Elantxoben Maiatzak 15a eta 16ean jokatuko diren estropaden eremua. Traineru estropadak izaten dauan norabide bardina izango da.
Azkenengo Trainerilla estropada 1993. urtean jokatu zan eta mapa hau ordukoa da.

domingo, 2 de mayo de 2010

Lekeition Trainerillak II

Gaur be estropada izan da Lekeition, Bizkaiako Ligako hirugarren jardunaldia eta bertan izan da Elantxobeko gazte mailako trainerilla. Emoitza ona izan da bigarren amaitu dabelako elantxobetarrek. Ondarru izan da lehenengo. Postuak errepikatu egin diren arren gaurkoan laburtu egin dira aldeak 4 segundura.
Datorren astean Ondarrun bertan jokatuko dira trainerilla jardunaldi barri bi.
Emakumeak barriz entrenamendua izan dabe gaur be Lekeiton bizkaia selekzioko beste neskakaz.

sábado, 1 de mayo de 2010

Lekeition Trainerillak.

Hasi da Elantxobeko trainerillen ibildidea 2010.denboraldian. Gazte mailan bigarren postuan geratu da ontzia Ondarruren atzetik. Nagusietan barriz emoitzak eskasagoak izan dira. Neskak barriz entrenamendua izan dabe lekeition bertan Bizkaiko traineruko arraunlariekaz batera.