Páginas

domingo, 9 de febrero de 2014

Eskerrik Asko Danori!

Arraunlari, Izaro, Yosune, AThletic, Erreala, Eibar, Amets,Igor, Peio, Txomin, Fito,Aurrekoetxea, Aretxabaleta, Pablito, Manu.... Eskerrik Asko!
Ez dogu sekula ahaztuko!

Denoraleak 2014

Urte hasiera gogorra izan dogu Arraun Elkartean. itsasoak gogor jo dosku oraingoan be.
Urtarrilak 6ean, Errege Egunean,  has izan amets gaiztoa. Ordun olatuk bodegako ati apurtu eta barrun traineru, batel zein trainerillak apurtu ebazan.
Ordutik hona astero izan doguz ekaitzak.bata bestearen atzetik eta gure eraikinek aguanta deu bai baina kalte handiekaz.
Egoera gaur zein da?  Arraun taldea zabalik dekogu, ate barik. Ontziak kalean daukaguz, arraunak lurrean,...ikaragarria, hila bete pasa da eta inork ez dau ezer. Konpondu eta larriagoa dana, inork ez dau neurri bakar bat hartu berriro gertatu ez gertatzeko edo gitzienez olatuen indarrak baretzeko arraun elkarteko atera heldu aurretik...
S.O.S deia egiten dogu eta honeri erantzunez Euskal Herriko ainbat kirolari eta pertsonai ezagunek geugaz bat egin dabe eta euren erropak emon doskuez zozketa handi bat egiteko. Athle tik,Errea,la, Eibar,pelotariak, txirriondulariak,Fito, Txomin Arana....denek egin dabe bat geugaz. Zozketa  Maiatzak 18an egingo dogu.hñasi gara boletoak saltzen euro baten.

viernes, 12 de abril de 2013

AUZOLANA

Elantxobetarrak  auzolanean ibili dira egun honeetan "Auzolana" ekimenagaz bat eginda. Portuko "petrille" garbitu eta  margoztute gero "bidebarriku" be egin dabe. Atxurkulun be ikurriñe kokatzeko "mastille" be ipini dabe.
Ekimenak jarraipen handia izan dau komunikabideetan. irrati, telebista eta idatzizko helbideak izan dira egun honeetan elantxobetar honeen nondik norakoak   ikusten eta mundu guztian zabaltzen.

jueves, 11 de abril de 2013

BIZKAIKO BATEL TXAPELKETA




Asteburu honetan jokatuko da Bizkiko Batel  Txapelketa. Elantxobe arraun elkarteak kadete mailan eta senior mailan batel bana aurkeztuko dauz. Zapatu honetan sailkapen estropadak jokatuko dira eta domekan finalak.
bestalde txapelketa ez eze liga be jokatzen da bihar eta bertan be beste batel bi izango doguz bata promozio mailan eta bestea  senior mailan.

lunes, 21 de enero de 2013

ONDO KAIKUKO ESTROPADAN.

22:01  HAUE IZAN DA KAIKUKO ESTROPADAN EGINDAKO DENBORA. Artarrik maila polita emon da urteko lehenengo estropadan, aurten aurkari nagusiak izango diren taldeen inguruan kokatuta. Gure ligako talde batzuk alan da be estropada bikainak egin dabez, besteak beste Zierbanak, Getariak edo Illunbek. Estropada kaiku berak irabazi dau.
Iban Barrutia arraunlariak be  traineruetan lehenengo estropada be egin dau.

OTOI BAT ETA GERO ARTE!

Anton Kortatar  hil da. Iñaki, Erlantz eta Iosu Elantxobe Arraun Elkarteko arraunlarien aittitte hil da.Urte askotan Elantxobe Arraun Elkarteko tailerrreko ardura be izan eban Antonek eta hamaika konponketa lan be egin eban.

Hileta elizkisuna bihar Elantxobeko Nikola Deunaren Eleizan izango da.

OTOI BAT ETA GERO ARTE!

miércoles, 16 de enero de 2013

DOMEKAN HASTEN GARA

Domeka honetan Ibaizabalen izango da.  2013. urteko  Artarrik lehenengo estropada jokatuko dau. kaikuk antolatutako estropada da eta bertan 40 ontzik parte hartzen dabe.