Eguerdiko hamabiterdietan hasi da "Artarri barrije" bereinkatuteko ekitaldia. Bero handia izan da baiana gende ugari batu da Elantxobeko Igerilekuaren inguruetan. jai giroan Aingeru abadeak Elantxobeko Arraunlariak eta traineru barria bereinkatu dauz. Irabazten jakin eta galtzen be jaki behar dala azpimarrattu dau Abadeak baina beti kiroltazunez eta kirola eginez. Ondoren Elantxobe Arraun Elkarteko bi arraunlarik Zuberoak eta Enekok ohorezko aurreskua dantzatu deutsoe Traineru Barriari. Hamaiketako bategaz amaitu da ekitaldia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario