Páginas

lunes, 19 de marzo de 2012

BILBA MEMORIALA

Bederatzigarren geratu da Artarri "Bilba" memorialean. Deusto Arraun Taldeak antolatuta aurredenboraldiko estropada Elantxobeko Traineruak maila  ona emon dau. Luze bi eta ziaboga bateko estropada izan da eta lehenengo luzea hamar minutuko luzean denbora bikaina egin zuen Elantxobek, bigarrenean justuago ibili ziren mutilak. Halan da be  geldiro geldiro denboraldia hurbiltzen doie eta Artarri be bere aurkariengandik gero eta hurbilago kokatzen doie.
Orio izan zan irabazlea. Gipuzkoarrak denbora onena egin zuten  eta hau azpimarratzekoa da KAE 1 ligako trainerua izanda San Miguel Ligako traineruen aurretik geratu zalako.
Bestalde zapatuan Batelen liga bertan behera geratu zan eguraldi txarra dala eta , halan da be promoziokoek egin zuten estropada eta Eneko, Josu, Zuberoa, Jabi eta Kattalinek osatutako batela 6.poztuan geratu zan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario