Páginas

domingo, 6 de mayo de 2012

Gero eta hobeto.

Elantxobeko B trainerillak emoitza bikaina lortu dau gaurko estropadan Plentzin. Hirugarren geratu dira sailkapen nagusian, sekula Elantxobeko trainerilla batek senior mailan lortutako emoitzarik onena Bizkaiko Ligan.
Lehenengo ziabogan Elantxobetarrena izan da denborarik onena baina gero Urdaibai eta Kaiku, biak TKEko taldeak nagusitu jakez. Halan da be Bizkaiko txapelketari begira kontutan hartzeko ontzia dala nabarmen geratu da gaurko estropadan.
Bestalde A eta C trainerillek be jokatu dabe estropada gaur  A trainerillak 10. poztua lortu dau eta C trainerilla erretiratu egin behar izan da ura sartu ondoren.
Atzo berriz 8.poztuan geratu zan B trainerilla 15.izan zan A eta 17. C ontzia

No hay comentarios:

Publicar un comentario