Páginas

lunes, 21 de mayo de 2012

4.enak BIZKAIAN

Laugarren Bizkaiko Trainerilla Txapelketan.  Elantxobe Arraun Taldeak senior mailan eta Trainerilletan sekula lortu dauan emoitzarik  onena da.  Final Handian Kaikuk lortu eban garaipena Urdaibaien aurretik ondoren eta ez ustean Zierbena sartu zan helmugan eta laugarren Elantxobe azken luze bikaina egin eta Portugaleteri aurrea hartu ondoren.

Modu honetara trainerilla denboraldi bikainari amaiera emoten jako eta hemendik aurrera  TRAINERU PRESTATZERA.

sábado, 19 de mayo de 2012

IA 20 URTE ETA GERO... FINALEAN

hamarkada bi itxaun behar izan dogu baina azkenean BIZKAIKO TRAINERILLA TXAPELKETAKO FINALEAN GARA.
Urdaiba izan da gaurkoan arinena, bigarren Kaiku, hirugarren  Portugalete  laugarren ELANTXOBE  eta Bostgarren Zierbena. Hau da 4 TKE eta ELANTXOBE.

ZORIONAK.



martes, 15 de mayo de 2012

EMOITZA ONAK!

Estropadaren antolaketan Bikain ibili bagara , zer esanik ez kirol emoitzetan. bai Zapatu bai Domekan  trainerilla bat onenen artean sailaktu da 4 eta 5. Bizkaiko Txapelketaren sailkatze estropadari begira beraz hautagaitza mahi gainean ipini da. Etsaiak ez dira faltko maila bikaina erakutzi dabe eta  kaiku, Portugalete, Urdaibai (honeek emoten dau txartela boltsikoan dabela) Isuntza, Zierbena, Santurtzi....

Onenen artean sailaktutako trainerillako 7 arraunlariak dira "propioak eta kanteranoak" hau da Elantxoben sortu dira arraunlari modure eta Elantxoben  aritu dira arraunean beti.

                                                                  HAU DA GURE FILOSOFIA.

ESKERRIK ASKO!

Beste behin ere lortu da eta maila emon da. Elantxobeko trainerilla estropadak jaso dabe bai Zorionak. Antolaketa aldetik bikain joan dalako dana.
Elantxobe Arraun Elkarteak Eskerrak emon gura deutsie hau lortzeko aleginetan ibili diren guztiei. Elantxobeko Udala, Arraunlariak, gurasoak, lantxak itzi digutenei, epaileekaz uretan ibili direnei, balizak ipintzen ibili diren guztiei.... dan danori  ZORIONAK  LANAGATIK ETA ESKERRIK ASKO!

GURE "FILOSOFIA" LANA DA ETA LANEAN JARRAITUKO DOGU.

domingo, 6 de mayo de 2012

Gero eta hobeto.

Elantxobeko B trainerillak emoitza bikaina lortu dau gaurko estropadan Plentzin. Hirugarren geratu dira sailkapen nagusian, sekula Elantxobeko trainerilla batek senior mailan lortutako emoitzarik onena Bizkaiko Ligan.
Lehenengo ziabogan Elantxobetarrena izan da denborarik onena baina gero Urdaibai eta Kaiku, biak TKEko taldeak nagusitu jakez. Halan da be Bizkaiko txapelketari begira kontutan hartzeko ontzia dala nabarmen geratu da gaurko estropadan.
Bestalde A eta C trainerillek be jokatu dabe estropada gaur  A trainerillak 10. poztua lortu dau eta C trainerilla erretiratu egin behar izan da ura sartu ondoren.
Atzo berriz 8.poztuan geratu zan B trainerilla 15.izan zan A eta 17. C ontzia

jueves, 3 de mayo de 2012

LAPURREK BIZITA EGIN GAITUE

GAUR gabaz lapurrak sartu dira Arraun Elkartean. Ate guztiak apurtu dabez eta ainbat herremintza be  lapurtu dabez. Taladroak, kableak...Azken urte betean bigarren aldia da lapurrak Elkartera sartzen direla. Lehengoan be ordenagailuak eta herremintza batzuk eraman ebezen.

martes, 1 de mayo de 2012

Emoitza onak Lekeition.

8. eta 10. geratu dira Elantxobeko  bi trainerilla gaur Lekeition jokatu dan estropadan. Sailkapen nagusian lehenengo hamar trainerillen artean bi ontzi kokatu dituen arraun talde bakarrenetakoa da Elantxobe Kaiku eta Urdaibaiegaz batera biak TKE ligakoak.
Hirugarren  traineru txikiak be estropada ona egin dau eta 17. poztuan amaitu dau 7 ontzi itzi dauaz atzetik azken sailkapenean.
emoitzak eta denbora arraunbizkaia.net