Páginas

miércoles, 26 de diciembre de 2012

2013N 25 URTE

ARIN ESATEN DA BAINA DATORREN URTEAN  25 URTE BETEKO DAUZ . HAU DALA ETA URTE GUZTIAN ZEHAR EKITALDI DESBERDINAK ANTOLATU GURA DAUZ ARRAUN ELKARTEAK.
HONEGAZ BATERA 25 URTEAURREN HONEN LOGOA BE BEHAR DAU.
ZERBAIT OKURRITZEN BADATSU ARRAUN ELKARTEKO ORRIALDERA IDATZI EDO ZUZENEAN ESAN PATXI EDO ARRAUN TALDEKO BESTE EDORNORI.
 IDEIA GUZTIAK HARTUKO DIRA KONTUTAN.


ESKERRIK ASKO.

ANIMO RAUL

Gure kosiñeru eta furgonetako kopilotu Gurutzetako Ospitalean dago Gabon Gabetik. Erregilez gure Raulek be tallerretik pasa behar izan dau beraz beran  makiñie konponduteko.
Ia laster Elantxoben ikusten dogun barriro.

 ELANTXOBE ARRAUN OSATZEN DOGUN ARRAUNLARI ETA DIREKTIBA GUZTIAREN PARTETIK GURE ANIMO GUZTIA. 

sábado, 22 de diciembre de 2012

ESKERRIK ASKO!

Arantza Mejiasek (Josu eta Markel egurenen amak) Eroskin toka jakon 1000 euroko saria emon deutso Arraun Elkarteari. Forum-en gaztatxeko saria da.
Arraun Taldeak arraunlariekaz berba egn eta gero kirol Boltsak erostea erabki dau.
Beraz arraunlñari guztiei bana emongo jake hurrengo egunetan ume zein nagusiei.
Eskerrik Asko Arantza!

lunes, 17 de diciembre de 2012

URTE BERRI ON!

ARRAUNLARI, BAZKIDE, ZALE... DANORI ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

viernes, 30 de noviembre de 2012

HASI DIRA URETAKO ENTRENAMIENTUK.

Pasadan asteburuan hasi zan Artarri uretako entrenamientuekaz. Azkenean 6 dira aurtengo bajak Areitio Zierbenera joan da, Eneko Santurtzira eta Rikar kaikure, bestalde Josuk, Mikelek eta Beñatek aurtengoz beintzat arraunean ez dabe egingo. Denei   arraunean jarraitzen dabenei eta ez dabenei zorterik onena zuen bizitzako proiektu barrietan , BETI IZANGO ZARIE ARTARRI  eta beti izango dozue leku trainetuko tostetan. (ia ainbetarinen dan)
Baina aurpegi barririk be badago Julio esate baterako Portugaletetik jatorkun Leioatarra, Ongi Etorri. Elantxobe Arraun Elkarteak ez dau aterik izten eta inguruko kirolari guztiei gonbidapena luzatzen deutse Arraun egitera etorteko Elantxobera.

miércoles, 7 de noviembre de 2012

lunes, 5 de noviembre de 2012

DIMAKO EKITALDIA


domingo, 14 de octubre de 2012

AZAROA 3- HASTEN GARA

Azaroaren hirurako deitu dauz Ator Altzibar entrenatzaileak Elantxobeko Traineruko arraunlariak lanean hasteko. Ondiño ezer konfirmatzeko dagoenarren lehenengo egun hau berezia izan leike. Dimako gazteek Elantxobera udan egindako bidaiaren esker onez, desafioa antolatu dabe.Jakina Diman erreka bai dago baina txikia eta han arraun egiterik ez dago, honen ordez Herri Kirolen arloan izango da lehia. Beraz DIMA/ELANTXOBE desafioa prestatzen badiz eta hori izan leike aurtengo denboraldi gogorrari hasiera emoteko modu ezin hobea. Baieztatuko da hurrengo egunetan.

sábado, 6 de octubre de 2012

HAUTESKUNDEAK ARRAUN ELKARTEAN.

Aurten Olinpikoa dogun urtea izan da Kirol Elkarte guztietan hauteskundeak izan dira eta izango dira. Elantxobe Arraun Elkartean be bai jakina. Beraz orain artekoa hobetu gura badozu edo hobeto egiterik badagoela uste badozu edo aldatu nahi badozu alkartearen funtzionatzeko modua orain dozu aukera, aurkeztu.

BARRIZ LANEAN

Uda amaiera ezin izan dogu Blob-a eguneratu eta parkamenak eskatu behar deutsutie irakurleok. Kontua da barriz lanean hasten garela eta Blog-a be martxan daukaguna. Denboraldi ikaragarria egin ondoren KAE1 maialan 4.en amaitu ondoren denboraldi barriari hasiera emoteko prest da Elantxobe Arraun Elkartea. Traineruari dagokionez arraunlari gehienak jarrauituteko asmoa agertu dabe, bajak be egongo dira jakina. Honeei eskerrak emon eta beti izango dabela Elantxobe Arraun Elkartearen ateak zabalik eta Artarriko tostak itxaroten esan. Umeak be lanean dira infantil mailan eta kadete maialan 12 -15 ume inguru dabiz. honek be hasi dabe denboraldi barria, udan estropada desberdinak egin ondoren batez be Kantabria aldean.

viernes, 3 de agosto de 2012

DIMAKO GAZTEAK ARRAUN TALDEAN

Hogeitahamarrenbat gazte Dimoztar egon dira gaur goiz partean arraun taldean. Instalazioetan bizitalditxo bat egin eta gero arraunean be ibili dira.
Ondoren Marmitakoa jan dabe herriko taberna batean eta gero .... gero, salvese quien pueda!

miércoles, 1 de agosto de 2012

KONTXARAKO IZENA EMON DA.

Aurton Donostiako estropadan egongo da Elantxobe. Izena emon da eta honenbestez aspaldiko partez Elantxobe Kontxako estropadan egongo da.

4. sailkapen nagusian.

Getarian bigarren ziabogan akatz larria izan eban taldeak eta ziaboga estriborretik hartu eban. halan da be hiru eta laugarren luzeetan Artarrik ez eban bururik makurtu eta azkenean 8. postuan amaitzea lortu eban. Domekan barriz hirugarren postu handia lortu eban taldeak, zapatuko golpeari aurre egin eta taldeak berme handiagaz egin eutson aurre lekeitioko frogari. Hirugarren izan zan Orio eta Soteraren atzetik.
Orain sailkapen nagusian 4.enak gara, Orio 17 puntutara dago, Sotera 7 puntura eta Isuntza puntu bakar batera.

viernes, 27 de julio de 2012

ASTEBURUAN GETARIAN ETA LEKEITION

ez ohiko asteburua dogu aurrin. denboraldiko lehena da estropada bi daukaguzena, lehena eta ia bakarra. Sapatun getarijan jokatuko da bertao hirugarren bandera eta bertan izango da Artarri Domekan barriz Lekeition Correo-BBK ikurriñan egongo gara.

jueves, 26 de julio de 2012

5.enak bizkaian

Bateletan hirugarren, trainerilletan laugarren eta traineruan bostgarren Bizkaian. lekeitioko estropadan 5. geratu da Elantxobe. Bigarren txandan egin da arraunin eta Soteraren atzetik geratu da , hamaika segundutara.
bestalde faborito nagusiak azken txandan aritu dira eta bertan kaikuk garaipena loru dau, Urdaibai eta Portugaleteren aurretik.
Azkenean sailkapen nagusian hiru talde honeek sotera laugarren eta bostgaarren elantxobe geratu da.
Lehenengo lauak Euskal herriko txapelketa egongo dira datorrena astean Orion.

Gogoan izan emoitzak arraunbizkaia.com en daukazuzie.

miércoles, 25 de julio de 2012

GAUR LEKEITION BIZKAIKO TXAPELKETA

ARRATSALDEKO 7etatik aurrera Bizkaiko Traineru Txapelketa jokatuko da gaur Lekeition.
Elantxobe bigarren txandan egongo da Santurtzi, Ondarru eta etxeko taldeagaz batera. Lehenengo txandan Deusto, Arkote, Getxo, Raspas eta Mundakak egingo dabe arraunin eta azkenengoan hau da faborito nagusien txandan TKEko taldeak Portu, Zierbana Krdaibai eta Kaikuk.

http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20120725/deportes/mas-deporte/provincial-lekeitio-calibra-potencial-20120725.html

http://www.deia.com/2012/07/25/deportes/remo/primer-duelo-sin-limitaciones-de-cupos-entre-kaiku-y-urdaibai

http://www.gara.net/paperezkoa/20120725/353915/es/Lekeitio-servira-para-ver-rendimiento-cada-tripulacion-sin-limite-propios

martes, 24 de julio de 2012

el correo egunkarian gaur

DEPORTES COSTA
Busturialdea-Elantxobe apunta alto
Los de la 'Artarri' se han convertido en la revelación de la ARC 1 y sueñan con «el premio» de entrar en el 'play off' de ascenso

24.07.12 - 02:11 - JULEN ENSUNZA | GERNIKA-LUMO.


Como dice el refranero popular lo de Busturialdea-Elantxobe ha sido llegar y besar el santo. Recién ascendidos, los de la 'Artarri' están siendo la auténtica revelación de la temporada en la Liga ARC 1 -Segunda División arraunlari-. Tanto que han sido capaces incluso de poner en apuros a la todopoderosa Orio en algunos momentos como en la Ikurriña Kaiarriba, en aguas de La Concha.
«Cuando ví que estábamos a solo un segundo en la última ciaboga pensaba que era un sueño. Al final cometimos algunos fallos y nos ganaron con solvencia», recuerda su preparador, Aitor Alzibar que, sin embargo, no tiene reparos en reconocer que ganar una bandera este año es «poco menos que imposible. Orio está en otra dimensión». En las cuatro regatas puntuables disputadas hasta el momento, los elantxobetarras solo han estado una vez por debajo de las tres primeras posiciones.
Fueron quintos, precisamente, el pasado sábado en Camargo, pero se mantienen en la lucha por la segunda plaza de la general, esa por la que sueñan también Santurtzi y Lekittarra para disputar el 'play off' de ascenso a la Liga San Miguel. Palabras mayores para un club modesto como el de la pequeña localidad vizcaína. «Hay que esperar por lo menos hasta mitad de calendario para ver como va la cosa, pero el 'play off' sería un premio maravilloso. Ahora mismo deportivamente es posible, pero queda mucha Liga por delante», explicó el preparador lekeitiarra, que cumple su segunda campaña al frente del plantel.
Pese a este gran arranque, Alzibar tiene los pies en el suelo y prefiere ser cauto. Sabe que sus rivales son de cuidado y cuenta con una tripulación relativamente corta que puede tener altibajos. «Habrá que ver como responde el equipo ante un calendario tan exigente como el que nos espera, por ejemplo, esta semana con el Campeonato de Bizkaia mañana y luego las ikurriñas de Getaria y EL CORREO el fin de semana», apuntó.
Sin embargo, ya se han sacudido la presión de lograr la permanencia, objetivo con el que arrancaron la campaña, y ahora toca cambiar el chip para seguir luchando por cotas más altas. La plantilla de la 'Artarri' ya avisó en pretemporada que este podía ser su año. La combinación de veteranía y juventud ha creado un cóctel perfecto que Alzibar ha sabido manejar a la perfección. «Los chavales se dejan guiar por los más veteranos y están aprendiendo muy rápido», reconoció. Su techo, por tanto, aún está por descubrir

lunes, 23 de julio de 2012

BIZKAIKO TXAPELKETA.

LEKEITION JOKATUKO DA EGUASTENIN BIZKAIKO TRAINERU TXAPELKETA ETA ELANTXOBE BERTAN EGONGO DA.

5.enak Camargon.

Camargoko estropadan 5.postuan geratu da Artarri. KAE 1 Ligako laugarren jarduunaldiko estropada izan da Cantabriakoa eta Elantxobek urteko emoitzark txarrena eginarren lehenengo bost traineruen artean sartu eban burua. bandera Ororentzat izan zan bigarren Santurtzi sailkatu zan eta hirugarren Isuntza geratu zan.
Sailkapen nagusian orio dogu lider, bigarrena Sotera dogu eta hirugarren dago Elantxobe moratuengandik bi puntutara.

viernes, 20 de julio de 2012

CAMARGO HURRENGO HITZORDUA

Camargon jokatuten da aste honetan KAE 1 ligako jardunaldia, laugarrena izango da. Seietan hasiko da estropada eta Elantxobe, Isuntza, Santurtzi eta Oriogaz batera egomngo da hirugarren eta azkenengo txandan.
Bihar Juan Bilbao gazteak bere debuta egingo dau KAE ligan.

sábado, 14 de julio de 2012

BARRIZ BIGARRENAK SAILKAPEN NAGUSIAN

Donostiako Estropadan ez ustekoa emoteko gitzi falta izan da. Elantxobe azkenengo luzerarte Orio handiagaz pelikan egon ondoren bigarren sartu da helmugan ohorezko txandan. Bigarren luzea izan da elantxobetarren luzea eta lehenengo ziabogan atzetik sartuarren bigarren luze ikaragarrian 13 segundu kendu deutsoz Artarrik Mirotzari eta lau segundu aurretik sartu da Elantxobe. Hirugarren luzea eta gero ia denbora bardinean sartu dira bi ontziak ziabogara eta laugarrenean azkenengo zatian Oriotarrak nagusitu dira.Azkenean bigarrenak txandan eta bigarrenak estropadako behin betiko sailkapenean.
Hiru estropada jokatu eta gero Elantxobe Bigarren da saillkapen nagusian 32 puntugaz, Orio da lehenengo dagoana 36 puntugaz, Santurtzi da hirugarrena 31 puntugaz.

Elantxoben "Kofradiko Zirenagaz" lagunduta egin jako ongi etorria Artarri Traineruari.


ZORIONAK ELANTXOBE ETA AURRERA BETI,

NI UN PASO ATRAS!

jueves, 12 de julio de 2012

ETB ARRAUN ELKARTEAN

aSTE HONETAN eUSKAL tELEBISTAKO arc-KO PROGRAMAKO KAMARAK EGON DIRA eLANTXOBEN. Arraun Elkarteko nondik norakoak ezagutu nahi izan dabez eta elkarrizketak egin dabez Patxi, Aitor eta Joneri.
hamen dekozue bertan hartutako irudi batzuk.

domingo, 8 de julio de 2012

HIRUGARRENAK SANTURTZIN.



Aurtengo estropada eremurik gatzenetakoa dogu Santurtzikoa Elantxoberentzat, erreka, kaleen arteko aldeak, azken urteetako emoitza txarrak estropada eremu honetan.... aurton barriz golpea emon dau Artarrik eta sekula lortubako hirugarren poztuan amaitu dau.
Estropada bikaina izan da, lehenengo ziabogan lehenengo izan da Artarri, elantxobetarena izan da denborarik onena, ondoren logika nagusitu da eta Oriok hartu dau buru. Peliki ordun Elantxobe , Sotera eta Isuntzaren artekoa izan da. Amaieran, estu bada be, Soterak lortu dau bigarren izatea eta gure trainerua hirugarren Isunza laugarren segungu batera.
Elantxobeku eta Santurtziku ikusita emoten deu aurten estropada guztietan antzeko pelika ikusiko dogula Elantxobe eta beste bi bizkaitarren artean.
Salkapen nausian Orio dogu lider 24 puntu daukaz eta Elantxobe eta Santurtzi bardinduta dagoz bigarren poztuan 21 puntugaz.

GAUR SANTURTZIN

KAE 1 LIGAKO BIGARREN JARDUNALDIA JOKATUKO DA GAUR SANTURTZIN. ARRATSALDEKO 7ETAN IZANGO DA. ELANTXOBEK AZKEN TANDAN EGINGO DAU ESTROPADA ORIO, ISUNTZA ETA SANTURTZI ETXEKO TALDEAGAZ BATERA.

viernes, 6 de julio de 2012

Bikain Etxean

Artarrik estropada bikaina egin eban Elantxobeko XXV.Ikurriñean. Bigarren sailkatu zan trainerua Orio, faborito nagusiaren, atzetik.
11 puntu daukaz beraz Elantxobek Kae 1 ligan lehenengo jardunaldia jokatu ondoren eta sailkapen nagusian bigarrenak gara. Play Off-eko pozua izan arren helburua mantentzea da eta horretan alegindu behar da tinko.

miércoles, 20 de junio de 2012

ESTROPADAKO DOSSIERRA

BADAUKAZUE ESTROPADAKO DOSSIERRA ARC KO ORRIALDEAN.

martes, 12 de junio de 2012

ELANTXOBEKO IKURRINA ZUZENEAN ETB-N

BAIEZTATUTA DAGO EUSKAL TELEBISTAK ZUZENEAN ESKEINIKO DAU ELANTXOBEKO ESTROPADA.
ELANTXOBE ARRAUN ELKARTEARENTZAKO GARRANTZITSUA ETA USTE DOGU HERRIARENTZAT BE GARRANTZITSUA DALA. HERRIAREN BERAREN IRUDIA EUSKAL HERRI GUZTIAN ETA KANTAURI GUZTIAN AZALDUKO DALAKO.

HONEK HORI BAI ARDURA GEHIAGO BE SUPOSATZEN DITU. SEGURU DANON LAGUNTZAGAZ BESTE BEHIN ERE LORTZEN DOGULA.

AURREDENBORALDIKO ESTROPADAK.

Bikain esan geinke aritu dala Artarri Lekeitioko eta Mutrikuko estropadetan. Isuntzako Banderan traineruak 9.poztuan amaitu ba eban Mutrikun 4.enak izan genin. Ez da ahaztu behar TKEko traineru garrantzitsuak be bertan izan direla KAE1 eta KAE2ko gehienakaz batera.
Orain benetako estropadak benetako ligak hastear dira gurea KAE 1-a hain zuzen Elantxoben berton hasiko dogu Ekainak 24ean.

lunes, 21 de mayo de 2012

4.enak BIZKAIAN

Laugarren Bizkaiko Trainerilla Txapelketan.  Elantxobe Arraun Taldeak senior mailan eta Trainerilletan sekula lortu dauan emoitzarik  onena da.  Final Handian Kaikuk lortu eban garaipena Urdaibaien aurretik ondoren eta ez ustean Zierbena sartu zan helmugan eta laugarren Elantxobe azken luze bikaina egin eta Portugaleteri aurrea hartu ondoren.

Modu honetara trainerilla denboraldi bikainari amaiera emoten jako eta hemendik aurrera  TRAINERU PRESTATZERA.

sábado, 19 de mayo de 2012

IA 20 URTE ETA GERO... FINALEAN

hamarkada bi itxaun behar izan dogu baina azkenean BIZKAIKO TRAINERILLA TXAPELKETAKO FINALEAN GARA.
Urdaiba izan da gaurkoan arinena, bigarren Kaiku, hirugarren  Portugalete  laugarren ELANTXOBE  eta Bostgarren Zierbena. Hau da 4 TKE eta ELANTXOBE.

ZORIONAK.



martes, 15 de mayo de 2012

EMOITZA ONAK!

Estropadaren antolaketan Bikain ibili bagara , zer esanik ez kirol emoitzetan. bai Zapatu bai Domekan  trainerilla bat onenen artean sailaktu da 4 eta 5. Bizkaiko Txapelketaren sailkatze estropadari begira beraz hautagaitza mahi gainean ipini da. Etsaiak ez dira faltko maila bikaina erakutzi dabe eta  kaiku, Portugalete, Urdaibai (honeek emoten dau txartela boltsikoan dabela) Isuntza, Zierbena, Santurtzi....

Onenen artean sailaktutako trainerillako 7 arraunlariak dira "propioak eta kanteranoak" hau da Elantxoben sortu dira arraunlari modure eta Elantxoben  aritu dira arraunean beti.

                                                                  HAU DA GURE FILOSOFIA.

ESKERRIK ASKO!

Beste behin ere lortu da eta maila emon da. Elantxobeko trainerilla estropadak jaso dabe bai Zorionak. Antolaketa aldetik bikain joan dalako dana.
Elantxobe Arraun Elkarteak Eskerrak emon gura deutsie hau lortzeko aleginetan ibili diren guztiei. Elantxobeko Udala, Arraunlariak, gurasoak, lantxak itzi digutenei, epaileekaz uretan ibili direnei, balizak ipintzen ibili diren guztiei.... dan danori  ZORIONAK  LANAGATIK ETA ESKERRIK ASKO!

GURE "FILOSOFIA" LANA DA ETA LANEAN JARRAITUKO DOGU.

domingo, 6 de mayo de 2012

Gero eta hobeto.

Elantxobeko B trainerillak emoitza bikaina lortu dau gaurko estropadan Plentzin. Hirugarren geratu dira sailkapen nagusian, sekula Elantxobeko trainerilla batek senior mailan lortutako emoitzarik onena Bizkaiko Ligan.
Lehenengo ziabogan Elantxobetarrena izan da denborarik onena baina gero Urdaibai eta Kaiku, biak TKEko taldeak nagusitu jakez. Halan da be Bizkaiko txapelketari begira kontutan hartzeko ontzia dala nabarmen geratu da gaurko estropadan.
Bestalde A eta C trainerillek be jokatu dabe estropada gaur  A trainerillak 10. poztua lortu dau eta C trainerilla erretiratu egin behar izan da ura sartu ondoren.
Atzo berriz 8.poztuan geratu zan B trainerilla 15.izan zan A eta 17. C ontzia

jueves, 3 de mayo de 2012

LAPURREK BIZITA EGIN GAITUE

GAUR gabaz lapurrak sartu dira Arraun Elkartean. Ate guztiak apurtu dabez eta ainbat herremintza be  lapurtu dabez. Taladroak, kableak...Azken urte betean bigarren aldia da lapurrak Elkartera sartzen direla. Lehengoan be ordenagailuak eta herremintza batzuk eraman ebezen.

martes, 1 de mayo de 2012

Emoitza onak Lekeition.

8. eta 10. geratu dira Elantxobeko  bi trainerilla gaur Lekeition jokatu dan estropadan. Sailkapen nagusian lehenengo hamar trainerillen artean bi ontzi kokatu dituen arraun talde bakarrenetakoa da Elantxobe Kaiku eta Urdaibaiegaz batera biak TKE ligakoak.
Hirugarren  traineru txikiak be estropada ona egin dau eta 17. poztuan amaitu dau 7 ontzi itzi dauaz atzetik azken sailkapenean.
emoitzak eta denbora arraunbizkaia.net

lunes, 30 de abril de 2012

Azkenean Maiatzak 12 eta 13an jokatuko dira Trainerilla Estropadak Elantxoben.

Lekeition jokatu dira asteburu honetan Trainerilla Ligako lehenengo bi estropadak eta zapatun Portugaletek irabazi ba eban Domekan Urdaibaiek lortu eban garaipena. Elantxobeko B trainerillie 6. sailkatu zan jardunaldi bietan. Emoitza bikaina kontutan izanda nortzuk izan ziren aurretik izan ziren taldeak, danak TKE ligakoak. Betsalde bigarren trainerilla zapatun ondure joan zan  eguraldi txarra  eta 5. kalean egon ziren olatuak direla eta. Domekan 13. geratu ziren. Hirugarren taldea 15. geratu zan jardunaldi bietan,.
Bihar Lekeition jokatuko da hirurann jardunaldia eta datorren astean Plentzian izango dira estropadak

viernes, 27 de abril de 2012

TRAINERILLAK

TRAINERILLA DENOBRALDIA HASTEN DA.  Lekeition jokatuko dira lehenengo hiru jardunaldiak;  bihar , Domekan eta Martitzenin. Hiru estropadatara hiru  ontzi eramago dauz Elantxobek.
Datorren asteburuan estropadak Elantxoben izango  dira.

lunes, 23 de abril de 2012

Euskal Telebista Arraun Elkartean

Gaur Euskal Telebistako kideak egon dira Arraun Elkartean. Taldean ze lan egiten dan jaso nahi izan dabe euren kamarakaz. Alkarrizketak be egin dabez  elkarteko umeei batez be. Elantxobeko bizimodua zelakoa dan erakusten dauen hasi behar duen programa baten barruan sartzen da elkartera egindako bizita hau. Tabernak, the Uskys edo Egurrolan itsasora egindako bueltatxu be jaso dabe besteak beste.
Programa barriaren izena ez dakigu eta emisio eguna Maiatzak 13 edo 20a izango da. zehaztuko dogu.

lunes, 16 de abril de 2012

domingo, 15 de abril de 2012

HIRUGARRENAK

KAIKU ETA URDAIBAI(BIAK ACT-KO TALDEAK) ONDOREN ELANTXOBE IZAN DA BIZKAIKO TXAPELKETAKO PODIUM-A OSOTU DAUAN TALDEA.
FINALEAN 9:05EKO DENBORAGAZ BRONTZEZKO DOMINA LORTU DA. SENIOR MAILAN BATELETAN LORTZEN DAN LEHENENGO DOMINA DA ELANTXOBE ARRAUN ELKARTEAN.
ZORIONAK TXAPELDUNEI ETA KAIKURI BE BAI. 

sábado, 14 de abril de 2012

BIZKAIKO BATEL TXAPELKETA

GAUR bIZKAIKO bATEL TXAPELKETAKO SAILKATZE ESTROPADAK JOKATUKO DIRA. KADETE ETA SENIOR MAILAN EGONGO DA ELANTXOBE BERTAN.
ANIMO

martes, 3 de abril de 2012

BATELETAKO ARGAZKIAK






ESKERRIK ASKO BERMEOARRAUNARGAZKIAK.BLOGSPOT.COM ARGAZKI GUZTIENGATIK.












ZORIONAK LANAGATIK!

lunes, 2 de abril de 2012

8:58:42

Senior mailako batelak egindako denbora da 8:58:42. Denbora hau da Elantxobe Arraun Elkarteak bateletan sekule egindako dendorarik onena. Asteburu honetanko Domekako estropadan lortu da eta estropadako bigarren postuan geratu zan senior mailako batelak lortu eban, Kaiku izan zan irabazlea estropadan 4segundu gitziago egin zuen Sestaoko taldeak.
Asteburu honetan kadeteek lan ona egin eben  eta azkenean lortu dabe  ligako lehenengo 10 batelen artean sartzea.9.geratu ziren Domekan Sestaon jokatutko  estropadan. Infantilak eta Promozioko neska mutilak be euren  poztuetan mantendu ziren. Orain atzedena  datorren asteburuan ez dago estropadarik baiana bai hamabostabarru, Bizkaiko txapelketa izango dogu jokoan

miércoles, 28 de marzo de 2012

Balea Elantxoben

Azkenengo egunetan Piraguista batzuk ikusi eben Ogoño inguruan (Youtobe-n be ikusi dezakegu uretan balea). Ba azkenean hil egin da eta Lapatzan agertu da. Juanfrak eta Laurak  emon eben abisue SOS deiakeri eta teknikariak  berehala bertaratu dira.
Gaur ataratekoa zan

jueves, 22 de marzo de 2012

SASIETAKO ARGAZKIAK





lunes, 19 de marzo de 2012

BILBA MEMORIALA

Bederatzigarren geratu da Artarri "Bilba" memorialean. Deusto Arraun Taldeak antolatuta aurredenboraldiko estropada Elantxobeko Traineruak maila  ona emon dau. Luze bi eta ziaboga bateko estropada izan da eta lehenengo luzea hamar minutuko luzean denbora bikaina egin zuen Elantxobek, bigarrenean justuago ibili ziren mutilak. Halan da be  geldiro geldiro denboraldia hurbiltzen doie eta Artarri be bere aurkariengandik gero eta hurbilago kokatzen doie.
Orio izan zan irabazlea. Gipuzkoarrak denbora onena egin zuten  eta hau azpimarratzekoa da KAE 1 ligako trainerua izanda San Miguel Ligako traineruen aurretik geratu zalako.
Bestalde zapatuan Batelen liga bertan behera geratu zan eguraldi txarra dala eta , halan da be promoziokoek egin zuten estropada eta Eneko, Josu, Zuberoa, Jabi eta Kattalinek osatutako batela 6.poztuan geratu zan.

jueves, 15 de marzo de 2012



ASTEBURUA

Asteburu honetan batelak eta trainerua izango dira lehian.
Batelak betikulez Sestaon jokatuko dan bizkaiko ligan parte hartzen izango dira. Aste honetan  lau batel izango ditugu uretan. Promozio eta kadete maialan  bana eta senior mailan bi.
Hau Zapatun izango da Domekan barriz Deuston jokatuko dan "Bilba" memorialan parte hartuko dau Artarrik.

viernes, 9 de marzo de 2012

BATEL LIGAK AURRERA JARRAITZEN DAU.

Asteburu honetan estropada berri bat jokatuko da Sestao aldean. Bi ziren egitekoak baina Domekakoa bertan behera geratu da Federazioari ezinezkoa izan jako eta hau antolatzea.  Bost batel izango doguz lehian bata promoziokoa, beste bat infantil maialakoa eta beste bat kadete mailakoa. Nagusiek bi batel atarako dabez.

lunes, 5 de marzo de 2012

BATELAK AURRERA.

BATEL ligako hirugarren jardunaldia be jokatu da. Nagusietan hirugarren poztua lortu zan zapatun Sestaoko La benedictan jokatutako estropadetan. Denbora  9:20 izan zan eta aurretik Getxo 9:15 eta Kaiku 8:56 sailkatu ziren.
Umeetan barriz Kadeteak, infantilak eta promopzioko  batelak aurkeztu ziren.
Datorren asteburuan jardunaldi bi izango dira jokoan.

domingo, 26 de febrero de 2012

ORIAKO JEITSIERA ETA BATEL LIGA

Asteburu honetan  Elantxobe Arraun Elkartea Bizkaiko batel ligan eta Oriako Jaitsieran egon da. Umeek pasadan asteko emoitzak hobetzea lortu dabe  eta kadete maialan geldiro geldiro aurrera egiten ari dira. Atzokoan 18tik 14. bukatzea lortu eben  euren tanda irabazi ondoren , infantiletan hamaikagarren geratu ziren eta Promozioan laugarren.
Trainerua barriz geldiro geldiro   aurrera doa  prestaketan. Zapàtun Orion  froga berri bat izan zan eta  21. poztua lortu eben nagusiek. Ligako aurkariak izango direnak hurbil egon ziren  bai goitik bai behetik. Hondarribiak irabazi eban Orioko estropada eta bertan 57 ontzik parte hartu eben.

Arraunbizkaia.net eta Orio arraun taldearen orrian emoitzak.

martes, 14 de febrero de 2012

UDALAGAZ BATZARRA.

Domekan hilak 12, Koldo Olagibel Elantxobeko Alkatea Elantxobe Arraun Elkarteko  ordekariekaz batu zan arraun taldearen egoitzan bertan. Arraun taldearen nondik norakoak  eskeini jakozan Alkateari eta besteak beste 2011. urteko  kudeaketa ekonomikoaren barri emon jakon.
Alkateak  kontu honeek Elantxobeko Udaleko interneteko orrian eskegiko dabezala esan euskun eta gure oniritzia jaso eban. beraz Kudeaketaren barri izan  nahi badozue  elantxobe.eu orrian sartu.

TRAINERUE KAIKUN ETA DEUSTON

Otsailak 25ean Orioko estropada  da hurrengo  estropada baina Artarrik hasi dau bere aurre denboraldia.  kaikuk antlatutako estropada izan zan lehenengo 16.postua lortu zan eta  asteburu honetan  bilboko gabeko estropadan parte hartu da. 6. postuan amaitu da.

beraz geldiro geldiro denboraldia aurrera doie eta prestaketan be aurrera doa trainerua.

BATEL LIGA HASI DA.

Hasi da  batel denboraldi barrije. Batel Ligako lehenengo estropada jokatu zan  zapatun Sestaon eta bertan  4 batel aurkeztu ebazan Elantxobek.
Emoitza aldetik denetarik izan genduan promozioan bigarrenak izan geñin, infantiletan 10.en eta kadeteetan 14.en.





Senior mailan barriz garaipena Elantxoberentzat izan zan.

viernes, 6 de enero de 2012

Xabier Lauzirika "Estrobo"

Kazetaria, Idazlea...Elantxobe Arraun Elkartearen lagun ona.
 Agur esan deusku, bere gomuta beti izango da gure artean.