Páginas

lunes, 21 de enero de 2013

ONDO KAIKUKO ESTROPADAN.

22:01  HAUE IZAN DA KAIKUKO ESTROPADAN EGINDAKO DENBORA. Artarrik maila polita emon da urteko lehenengo estropadan, aurten aurkari nagusiak izango diren taldeen inguruan kokatuta. Gure ligako talde batzuk alan da be estropada bikainak egin dabez, besteak beste Zierbanak, Getariak edo Illunbek. Estropada kaiku berak irabazi dau.
Iban Barrutia arraunlariak be  traineruetan lehenengo estropada be egin dau.

OTOI BAT ETA GERO ARTE!

Anton Kortatar  hil da. Iñaki, Erlantz eta Iosu Elantxobe Arraun Elkarteko arraunlarien aittitte hil da.Urte askotan Elantxobe Arraun Elkarteko tailerrreko ardura be izan eban Antonek eta hamaika konponketa lan be egin eban.

Hileta elizkisuna bihar Elantxobeko Nikola Deunaren Eleizan izango da.

OTOI BAT ETA GERO ARTE!

miércoles, 16 de enero de 2013

DOMEKAN HASTEN GARA

Domeka honetan Ibaizabalen izango da.  2013. urteko  Artarrik lehenengo estropada jokatuko dau. kaikuk antolatutako estropada da eta bertan 40 ontzik parte hartzen dabe.