Páginas

domingo, 14 de octubre de 2012

AZAROA 3- HASTEN GARA

Azaroaren hirurako deitu dauz Ator Altzibar entrenatzaileak Elantxobeko Traineruko arraunlariak lanean hasteko. Ondiño ezer konfirmatzeko dagoenarren lehenengo egun hau berezia izan leike. Dimako gazteek Elantxobera udan egindako bidaiaren esker onez, desafioa antolatu dabe.Jakina Diman erreka bai dago baina txikia eta han arraun egiterik ez dago, honen ordez Herri Kirolen arloan izango da lehia. Beraz DIMA/ELANTXOBE desafioa prestatzen badiz eta hori izan leike aurtengo denboraldi gogorrari hasiera emoteko modu ezin hobea. Baieztatuko da hurrengo egunetan.

sábado, 6 de octubre de 2012

HAUTESKUNDEAK ARRAUN ELKARTEAN.

Aurten Olinpikoa dogun urtea izan da Kirol Elkarte guztietan hauteskundeak izan dira eta izango dira. Elantxobe Arraun Elkartean be bai jakina. Beraz orain artekoa hobetu gura badozu edo hobeto egiterik badagoela uste badozu edo aldatu nahi badozu alkartearen funtzionatzeko modua orain dozu aukera, aurkeztu.

BARRIZ LANEAN

Uda amaiera ezin izan dogu Blob-a eguneratu eta parkamenak eskatu behar deutsutie irakurleok. Kontua da barriz lanean hasten garela eta Blog-a be martxan daukaguna. Denboraldi ikaragarria egin ondoren KAE1 maialan 4.en amaitu ondoren denboraldi barriari hasiera emoteko prest da Elantxobe Arraun Elkartea. Traineruari dagokionez arraunlari gehienak jarrauituteko asmoa agertu dabe, bajak be egongo dira jakina. Honeei eskerrak emon eta beti izango dabela Elantxobe Arraun Elkartearen ateak zabalik eta Artarriko tostak itxaroten esan. Umeak be lanean dira infantil mailan eta kadete maialan 12 -15 ume inguru dabiz. honek be hasi dabe denboraldi barria, udan estropada desberdinak egin ondoren batez be Kantabria aldean.