Páginas

martes, 14 de febrero de 2012

UDALAGAZ BATZARRA.

Domekan hilak 12, Koldo Olagibel Elantxobeko Alkatea Elantxobe Arraun Elkarteko  ordekariekaz batu zan arraun taldearen egoitzan bertan. Arraun taldearen nondik norakoak  eskeini jakozan Alkateari eta besteak beste 2011. urteko  kudeaketa ekonomikoaren barri emon jakon.
Alkateak  kontu honeek Elantxobeko Udaleko interneteko orrian eskegiko dabezala esan euskun eta gure oniritzia jaso eban. beraz Kudeaketaren barri izan  nahi badozue  elantxobe.eu orrian sartu.

TRAINERUE KAIKUN ETA DEUSTON

Otsailak 25ean Orioko estropada  da hurrengo  estropada baina Artarrik hasi dau bere aurre denboraldia.  kaikuk antlatutako estropada izan zan lehenengo 16.postua lortu zan eta  asteburu honetan  bilboko gabeko estropadan parte hartu da. 6. postuan amaitu da.

beraz geldiro geldiro denboraldia aurrera doie eta prestaketan be aurrera doa trainerua.

BATEL LIGA HASI DA.

Hasi da  batel denboraldi barrije. Batel Ligako lehenengo estropada jokatu zan  zapatun Sestaon eta bertan  4 batel aurkeztu ebazan Elantxobek.
Emoitza aldetik denetarik izan genduan promozioan bigarrenak izan geñin, infantiletan 10.en eta kadeteetan 14.en.





Senior mailan barriz garaipena Elantxoberentzat izan zan.

viernes, 6 de enero de 2012

Xabier Lauzirika "Estrobo"

Kazetaria, Idazlea...Elantxobe Arraun Elkartearen lagun ona.
 Agur esan deusku, bere gomuta beti izango da gure artean.

domingo, 4 de diciembre de 2011

HASI DA DENBORALDI BARRIJE




Elanxobe Arraun Elkarteak hasi dau denboraldi barrije. Aurten maiala guztietan parte hartzea da helburu. Bateletan infantil eta kadete maialan eta nangusien maialan. Trainerilletan be nagusietan eta, zelan ez, Traineruan aurten KAE 1 ligan.




Nagusietan dageneko uretan be badabil Artarri.

jueves, 22 de septiembre de 2011

ARRAUN EGUNA ELANTXOBEN







Arraun Eguna antolatu dau Udalak aurten. Elantxobe Arraun Elkartak babesa eta laguntza eskeini deutso lan honetan.



Egitarauaren barruan Elantxobe Arraun Elkarteak aurtengo denboraldian irabazi dauazan banderak bedeinkatuko dira.



Hauxe dozue egitarau osoa:


TXAPELDUNAK, ZORIONAK













ELANTXOBE ARRAUN ELKARTEA KAE II LIGAKO BANDERA LORTU DAU AURTEN.




















ZORIONAK