Páginas

domingo, 8 de julio de 2012

HIRUGARRENAK SANTURTZIN.



Aurtengo estropada eremurik gatzenetakoa dogu Santurtzikoa Elantxoberentzat, erreka, kaleen arteko aldeak, azken urteetako emoitza txarrak estropada eremu honetan.... aurton barriz golpea emon dau Artarrik eta sekula lortubako hirugarren poztuan amaitu dau.
Estropada bikaina izan da, lehenengo ziabogan lehenengo izan da Artarri, elantxobetarena izan da denborarik onena, ondoren logika nagusitu da eta Oriok hartu dau buru. Peliki ordun Elantxobe , Sotera eta Isuntzaren artekoa izan da. Amaieran, estu bada be, Soterak lortu dau bigarren izatea eta gure trainerua hirugarren Isunza laugarren segungu batera.
Elantxobeku eta Santurtziku ikusita emoten deu aurten estropada guztietan antzeko pelika ikusiko dogula Elantxobe eta beste bi bizkaitarren artean.
Salkapen nausian Orio dogu lider 24 puntu daukaz eta Elantxobe eta Santurtzi bardinduta dagoz bigarren poztuan 21 puntugaz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario