Páginas

sábado, 14 de julio de 2012

BARRIZ BIGARRENAK SAILKAPEN NAGUSIAN

Donostiako Estropadan ez ustekoa emoteko gitzi falta izan da. Elantxobe azkenengo luzerarte Orio handiagaz pelikan egon ondoren bigarren sartu da helmugan ohorezko txandan. Bigarren luzea izan da elantxobetarren luzea eta lehenengo ziabogan atzetik sartuarren bigarren luze ikaragarrian 13 segundu kendu deutsoz Artarrik Mirotzari eta lau segundu aurretik sartu da Elantxobe. Hirugarren luzea eta gero ia denbora bardinean sartu dira bi ontziak ziabogara eta laugarrenean azkenengo zatian Oriotarrak nagusitu dira.Azkenean bigarrenak txandan eta bigarrenak estropadako behin betiko sailkapenean.
Hiru estropada jokatu eta gero Elantxobe Bigarren da saillkapen nagusian 32 puntugaz, Orio da lehenengo dagoana 36 puntugaz, Santurtzi da hirugarrena 31 puntugaz.

Elantxoben "Kofradiko Zirenagaz" lagunduta egin jako ongi etorria Artarri Traineruari.


ZORIONAK ELANTXOBE ETA AURRERA BETI,

NI UN PASO ATRAS!

No hay comentarios:

Publicar un comentario